Euskadiko Automobilismo Federazioaren sari banaketa ekitaldia egingo da bihar Zumaian

baleike 2018ko urtarrilaren 12a

Argazkia: Euskadiko Automobilismo Federazioa.

Ekitaldia Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 18:00etan. Sari banaketa honek Udalaren laguntza izango du.

Euskadiko Automobilismo Federazioaren sari banaketa ekitaldia egingo da bihar Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera. Modalitate ezberdineko ehun sari inguru banatuko dira, eta horretaz gain, 2017. urtean kirolariek egin duten denboraldi bikaina nabarmenduko da.

Hauek dira diziplina ezberdineko txapeldunak:

  • Asfaltoko Rallyen Euskadiko Txapelketa: Aingeru Castro - Alaitz Urkiola (BMW M3)
  • Lurreko Rallyen Euskadiko Txapelketa: Unai Arregi - Sergio Gil (Seat Ibiza Cupra)
  • Rallysprinteko Euskadiko Txapelketa: Enrike Barrenetxea - Arando - Anartz Onandia (Mitsubishi EVO IX)
  • Sport erregulartasunaren Euskadiko Txapelketa: Asier Santamaria - Isais Bringas (VW Golf GTI)
  • Mendiko Euskadiko Txapelketa: Aitor Zabaleta (Lola BMW) monoplazatan, eta Bruno Scherer (Porsche 911 GT3 Cup) turismoetan.
  • Euskadiko Slalom Txapelketa: Raul Perez (Speedcar Xtrem)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide