Pentsioen %0,25eko igoera salatzeko elkarretaratzea egin dute jubilatuek

Baleike

Azken urteotan bezala, Espainiako Gobernuak %0,25 batean igoko ditu pentsioak 2018. urte honetan. Igoera hori txikitzat jotzen dutelako, eta sare sozialen bidez egindako deialdi bati so eginez, Zumaiako jubilatu talde bat udaletxe aurrean elkarretaratu da gaur eguerdian. 

Bost minutuz egon dira pertsona hauek kontzentratuta. "Badakigu ezer gutxirako balioko duela, baina, behintzat, gure haserrea jakin dadila", adierazi digu elkarretaratutako batek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide