Espainian alokatzea, gabon garaian, oso garestia zen (6.000€). Frantziatik 2.000€gaitik ekartzeko aukera zegoen.
Kabalgata ondoren, balorazio bilera batean, denok ados geunden animali hauek taldean joateko joera zutela eta, ondorioz, desfilea oso tristea geratzen zela. Gainera erregeentzat ez zen batere erosoa beraiek zamalkatzea eta era berean gozokiak botatzea.
Hala eta guztiz ere, hurrengo urtean berriz gameluak ekarri ziren. Kabalgata ondoren balorazio berbera egin zen bileran: desfilea tristeagoa izan zela eta aldi berean deserosoa.
Aurtengo kabalgatarako datak iristear zirela bilera batetara deitu gintuzten udaletxeak aukeratutako egun eta orduan. Bileraren helburua gaia berrikustea zen. Nahiko zentzugabea iruditu zitzaigun baina hala ere bilerara joan ginen. Bilerara gonbidatu gintuztenen aurpegiak ikusteko modukoak izan ziren, izan ere, bilera antolatu zuena ez zen azaldu!
Egoera honetan, gainera, kabalgata egunerako denbora oso gutxi izanik eta karrozak egitekotan zirenak kezkatuta egonik, hiru karroza egitea erabaki zen.
Karrozen emaitza kalera atera zirenean ikusi zen. Baina, hiru gameluak ez ziren ia ikusi ere egin, nahiz eta norbaitek animalia hauek ekartzeko horrenbesteko interesa izan.
Herrian zerbait egin nahi denean askotan arazo bat izaten da. Hain zuzen ere, ekonomikoa. Ez dago dirurik, ez dago dirurik, ez dago dirurik… Baina, kasu honetan, ez da egon 2.000€ gastatzeko inongo arazorik.
Boluntario moduan herritarrei ekintza bat aurrera eramateko eskatzen zaienean eta ekintza hori gauzatzeko taldea osatzen denean, eginbeharreko gutxienekoa beraien lana errespetatzea da. Gainera, norbaiten kapritxoa betetzeko herritarrena den diru kantitate esanguratsu hori xahutzea zilegi al da?
Sinadura: Meltxor erregea