San Sebastian jaiak hasiko dira ostiralean Elorriaga auzoan

baleike 2018ko urtarrilaren 16a

Larunbatean, hilaren 20an, San Sebastian eguna ospatuko dute Donostian eta Azpeitin batez ere. Baina Elorriaga auzoko herritarrek ere ospakizunetarako tartea hartuko dute ostiraletik igandera bitartean.

Hemen egitaraua:

Ostirala, urtarrilak 19

- 22:30ean Mus Txapelketa (22:00etan izen-ematea).

Larunbata, urtarrilak 20

- 11:00etan Meza Nagusia.

- Ondoren, plazan, Flysch txakolina pintxoekin.

- Segidan, Idi-demak: Etxetxo eta Altuna.

- 14:30ean Bazkaria, karpan (paella, karrillerak eta postrea).

- Jubilatuen bazkaria Urberu erretegian.

- 17:30ean txokolatada Lau-Haizeta elkartean.

- Egun guztian zehar Jagoba eta Maddalen trikitilariak.

- Gauean Urberu erretegian afaria Izer eta Alabier trikitilariek alaiturik. Bertan, otar eder baten zozketa egingo da.

Igandea, urtarrilak 21 

- 11:00etan Meza.

- Ondoren txakolina plazan.

- Segidan, zaldi proba: Etxetxo eta Etxeberri.

- 14:30ean Bazkaria bertsolariekin: Arkumea burduntzian.

- Egun guztian zehar Jagoba eta Maddalen trikitilariak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide