Urtarrilaren 26an, ostiralean, 18:00etan, 'Urriko iraultza eta gaurko Euskal Herria' izenburupean, hitzaldia izango da Gaztetxean. Bi hizlari izango dira: alde batetik, Iraitz Agirrek, ikuspegi feminista batetik, emakumeek iraultzan izandako papera izango du hizpide, eta beste aldetik, Eneko Compainsek, iraultza gaur eta hemen kokatuko du.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide