Foru Aldundiak ematen duen talentu beka jasoko du Kauldi Odriozolak

Baleike 2018ko urtarrilaren 19a

Kauldi Odriozolak jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak lurraldeko etorkizuneko eta talentuko kirolariei zuzendutako beketako bat. 2.045,45 euroko laguntza jasoko du Bidasoa klubeko jokalari zumaiarrak, “kirol ibilbideko jardueretan kalitate handia izateko aukera” emango diona.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide