Mireia Centeno eta Uxua Gainza M&J Ikastetxean

Zumaiena Ikastetxea 2018ko urtarrilaren 20a

Familia mintegiak eta psikomotrizitatea familian M&J Ikastetxean.

Eskola egiteko modu berri bat ari gara bideratzen M&J Ikastetxean. Familiekin elkarlana sustatzeaz gain, ikastetxeko egunerokoan parte aktibo izatera pasa dira gurasoak eta familiak. Hori dela eta, egunero egiten ditugun ekintzez gain, hurrengo hilabeteetarako agenda zabala proposatzen dugu, hezkuntza komunitatea indartu asmoz. Honekin guztiarekin, oinarri zientifiko eta sendoak dituen pedagogia bat indartzen dugu eta beraz, gure seme-alaben heziketa.

1.- FAMILIA MINTEGI IREKIAK

Mireia Centeno Haur Psikologoaren eskutik, “Guraso bezala nire sentimenduak nola bideratu” izeneko mintegiaz gozatzeko aukera izango dugu.  Nondik dator nire amorrua? Nola kontrola dezaket? Nire sentimenduak nola bidera ditzaket? Ulertzen al dut zer gertatzen zaidan? Gertatzen zaidana onartzen al dut? Hitzaldi honetan gertatzen ari zaiguna ulertzen eta onartzen lagunduko diguten estrategiaz arituko gara, gure burua onartzen eta kontrolatzen lagunduko diguten teknikak aplikatuz. Bide honetan, gure seme-alabekiko harremana ulertzeari eta sendotzeari ekingo diogu

Noiz : Urtarrilak 25, osteguna (euskaraz)       //     Otsailak 1, osteguna (gazteleraz)

Iraupena: Bi orduko saioa

Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara  

Nori zuzendua: HH 2tik LH2ra bitarteko haurren familientzat

Izen ematea: urtarrilaren 19-urtarrilaren 24, ikaslearen hezitzaileari edo tutoreei jakinaraziz.

                       Bertakoak ez diren familiak: Ikastetxera deituz 943 86 04 62 edo   ikastetxea@mariatajose.eus posta elektronikoaren bidez.

 

2.- PSIKOMOTRIZITATEA FAMILIAN

Psikomotrizitatea familian” haur eta gurasoak elkartzeko proposamena da. Espazio, denbora eta material jakin baten laguntzaz, saio egituratu bat proposatzen du Bernard Aucouturieren jarraitzailea den psikomotrizista hezitzaileak, akzio motorea eta bat-bateko jolasaren bidez,  elkarren arteko harremana, sormena eta komunikazioa sustatuz. 

Noiz : Otsailak 24 larunbata (goiza)

Iraupena: Ordu eta erdiko saioa

Ordutegia: Sortuko diren taldeen arabera antolatuko da

Nori zuzendua: 2015. eta 2016. urteetan jaiotako haur eta familiei (ibiltzen hasi eta 3 urte egin arte). Herriko familia guztiei irekia. Haur bakoitzeko bi heldu gehienez.

Formatzailea: Uxua Gainza Arakistain. Bergarako Luzaro eskolan, laguntzan eta psikomotrizitate hezitzailean formatua.

Izen ematea: urtarrilaren 19-otsailaren 20ra, ikaslearen hezitzaileari edo tutoreei jakinaraziz.

                      Bertakoak ez diren familiak: Ikastetxera deituz 943 86 04 62 edo     ikastetxea@mariatajose.eus posta        elektronikoaren bidez. (Urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra).

Zenbatekoa: 8,00€ ikastetxeko familiak / 15€ beste familiek.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide