Etxeko hondakin handiak ostegunetan jasoko dira

Baleike 2018ko urtarrilaren 21a

Hondakinak Biltzeko Zerbitzu berriarekin batera, urtarrilaren 22tik aurrera astean behin jasoko dira etxeko hondakin handiak.

Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak, hala nola, etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:

  1. Altzariak.
  2. Etxeko tresna elektrikoak, handiak eta txikiak.
  3. Informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak.
  4. Erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak.

Gogoan izan:

  1. Debekatuta dago maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea.
  2. Debekatuta dago hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak...
  3. Nahi izanez gero, hondakin handiak garbiguneetara eraman daitezke. 

Hondakin handiak edukiontzien eremuetan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara. Zumaian ostegunetan jasoko dira hondakin hauek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide