Langabezia tasa %13 jaitsi da 2017. urtean

Baleike 2018ko urtarrilaren 22a

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2017. urte amaieran izandako langabezia tasaren datuen berri eman du. Datu hauen arabera, Zumaiako langabezia tasa % 13,3 jaitsi da urtebeteko epean, %10,79tik %9,45era. Guztira, 443 zumaiar daude langabeen zerrendan. 

511 langabeekin hasi zen 2017 urtea, eta hilabeteak aurrera joan ahala, langabezia tasak jaitsiera izan zuen; %8,95koa izatera pasa den irailaren amaieran. Azken hiruhilekoan, baina, gorantz egin du berriro eta %9,45ekoarekin amaitu da 2017. urtea. Guztira, 443 pertsona zeuden abenduaren 31n langabeen zerrenda.

Sexuari dagokionez, beti ere 2017ko abenduaren 31ko datuei so eginez, emakume gehiago dago langabeen zerrendan gizonezkoak baino: 266 emakume eta 177 gizonezko. Gizonezkoetan gehiago jaitsi da langabezia tasa (-%15,7), emakumezkoetan baino (-%11,6).

Lan eskatzaileen adina kontutan hartuta, adin tarte guztietan izan da jaitsiera, 35-44 urteko artekoetan izan ezik:

  1. 25 urte baino gutxiagokoak: 19 (-%5).
  2. 25-34 urte: 87 (-%25,6).
  3. 35-44 urte: 139 (+%4,5).
  4. 44 urte baino gehiago: 198 (-%17,8).

Eskualdeko datuekin alderatuta, langabezia tasa handiago du Zumaiak Urola Kostakoak baino: %9,45 Zumaian, %8,42 eskualdean. Gipuzkoako tasa zertxobait handiagoa (%9,94) eta dezente handiagoa Euskal Autonomia Erkidegokoa: %12,11.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide