Lanuzteak hasi dituzte Balenciagan itun "duin" bat lortzeko

Baleike 2018ko urt. 23a, 13:04

Argazkia: LAB sindikatua

Balenciaga ontzioletako langileak bi orduko lanuzteak egiten hasi dira aste honetan. Enpresako itun "duina" lortzea dute mobilizazioek helburua. Printzipioz, aste honetan eta datozen asteotan egingo dituzte lanuzte hauek. 

LAB sindikatutik jakitera eman dutenez, urtebete baino gehiago doaz enpresako zuzendaritzarekin paktu berriaren negoziazioetan, “ez aurrera eta ez atzera”. Langileen esanetan, beraien partetik “entzuteko, hitz egiteko eta akordiora iristeko borondate guztia erakutsi izan dugu. Enpresak beti entzungor egin izan die gure proposamenei, ordea. Beti nondik estutuko dabil egiten ditugun bileretan, ez du jarrerarik aldatzen”.

Gaineratu dutenez, jada “topea jo” dute eta lanuzte hauekin hastea erabaki dute. “Enpresak jarrera aldatuko ez balu, egun osoko lanuzteak egiten hastea ere erabakita daukagu".

Enpresak azken urte honetan erakutsi duen jarrera salatu dute langileek komunikatu honen bidez. “Gure eskubideak bermatuko dituen paktu bat sinatu nahi dugu. Langile eta zuzendaritzak negoziaketa asko egin ditugu. Beti izan dugu paktua sinatuta. Ez dugu esango bide erraza izan denik; izan ere, borrokari eta negoziazioari eskerrak lortu ditugu orain artekoak. Baina, azken urtebetean enpresak erakutsi duen jarrera, erabat itxia izan da, eta edozein proposameni entzungor egiten die”.

Mobilizazioak beraien eskubideak defendatzeko helburuarekin deitu dituztela azpimarratu dute, eta, akordio duin bat lortu ezean, era progresibo batean lanuzteak luzatzen eta areagotzen joango dira eman dute jakitera.

Lanuzteen egutegia

Aste honetan, ostegunera arte, goizez egingo dituzte lanuzteak, 9:00etatik 11:00etara. Soluzio bat aurkitu ezean, datorren ostiralean, hilaren 2an, egun osoko lanuztea egingo dute, eta, otsailaren 5ean, goizez eta arratsaldez egingo 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide