Egun hauetan errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki ahal izateko herritarrek txartelak beren etxeetan jasoko dituzte gutun bidez. Hala, otsailaren 15era arte, errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak zabalik egongo dira (txartelik gabe irekitzeko), baina otsailaren 15etik aurrera txartela beharrezkoa izango da.
Bestalde, urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra bitarte, herrietan finkatuko diren arreta eta informazio zerbitzuak herritar orori sortzen zaizkien galderak erantzun eta zalantzak argitzeko baliagarri izango dira. Horrekin batera, datozen egunetan eskualdeko postontzi guztietan hondakinak bereizten laguntzeko eskuorria banatuko da.
Zumaian arreta zerbitzua honako leku eta ordutegietan izango da:
Astelehenetik ostiralera,
- 9:00-14:00 Udaletxean.
- 17:00-19:30 Beheko plazako gizarte zentroan (Hogarrean).