Harmaila kirol aldizkariak irabazi du papereko Argia Saria

Baleike 2018ko urtarrilaren 26a

Argazkia: Argia

Argia aldizkariak bere Argia Sariak banatu ditu gaur arratsaldean Usurbilen. Aldizkari honetako erredakzioak erabakitako sariak izan dira eta honako alorretan eman dira: ikus-entzunezkoa, irratia, prentsa-idatzia, internet eta sustapen-ekintza.

Prentsa idatziko alorrean, Aitor Manterola sortzailetako duen Harmaila kirol aldizkariari eman diote Argia Saria, "kirolari bestelako ikuspegi bat" emateagatik egindako lanean. 

Harmailak 2017ko Durangoko Azokaren atarian argitaratu zuen lehen zenbakia. Bigarren zenbakia argitaratzeko lanetan dabiltza orain. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide