Jubenil mutilek Zumaian jokatu dute Euskal Liga jokatzeko fasea. Usurbil, Ereintza eta Askartza izan dituzte aurkariak. Ostiralean jokatutako jardunaldian Usurbilen aurka galtzaile atera ziren, baina larunbatean Errenteriako taldeari irabazi zioten. Gaur eguerdian irabazi beharra zuten Askartzaren aurka igoera erdiesteko, eta hala egin dute: Txikixa Pulpok 33-29 emaitzarekin irabazi die bizkaitarrei. Usurbil izan da lehena igoera fase honetan eta Txikixa Pulpo bigarren. Biak igo dira Euskal Ligara.
Ttakun taberna jubenil nesken taldea, berriz, Euskal ligan mantentzeko borrokan aritu da Mundakan. Lehen fasea bosgarren postuan amaitu dute eta, horregatik, jokatu behar izan dute fase hau, Bera Bera, Askartza eta Aloña Mendiren aurka. Hiru partidak irabazi dituzte, eta, beraz, Euskal Ligan mantenduko dira.
Pulporen kadete mailako bi taldeak ere liga horretan dira: neskak aurrez ere Euskal Ligan ziren, eta mutilek igoera lortu dute Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren.