Maila polita erakutsi dute Zumaiako batelek Pasai Donibanen

Baleike

Gipuzkoako batel ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu dira asteburu honetan Pasaiako badian. Eguraldia lagun eta hotz galantarekin jokatu dira estropadak Pasai Donibane eta Lezo artean prestatutako estropada eremuan. Ontziak launaka aritu dira, erlojuaren aurka. 

Telmo Deun arraun elkarteko ontziei dagokionez, aipagarriak dira kadete mutilek bi egunetan lortutako bigarren postuak eta jubenil neskek, larunbatean eta igandean baita ere, lortutako laugarren postua. Promesa mailan lehiatzen ari diren kadete neskak, berriz, bosgarren izan dira bi jardunaldietan. Senior mailako gizonezkoak laugarren izan ziren larunbatean eta seigarren igandean.

Hemen dituzue larunbateko sailkapenak: 

Gipuzkoako Batel Liga 2018: 2. jardunaldia by baleike on Scribd

Eta hemen igandekoak:

Gipuzkoako Batel Liga 2018: 3. jardunaldia by baleike on Scribd

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide