Igoeraren ondoren, erlaxazio saioa

Baleike 2018ko urtarrilaren 30a

Pulpo Eskubaloiako jubenil mutilen taldeak Euskal Ligara igotzea lortu du pasa den asteburuan, Zumaia bertan jokatutako igoera fasean bigarren geratu ondoren. Tentsioan egon diren giharrak erlaxatzeko, Zelai talasoterapiako uretan sartu ziren mutilak atzo. Ondo erlaxatuta eta lasaituta aterako ziren piszinatik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide