Hasteko, ostiralean, 19:30etik aurrera, Gipuzkoa mailako bi zesta punta partida jokatuko dira: lehenan, Zumaia 1, Zumaia 3ren aurka arituko da infantilen mailan. Bigarren partidan, Zumaiak Gazteleku hartuko du alebinetan.
Larunbatean eskuzko lau partida izango dira. Goizez, 10:45ean hasita, Zumaiak Tolosa-Aurrera 1en aurka jokatuko du, kadeteen 1. mailan. Kadeteen 2. mailan, Zumaia Bergararen aurka arituko da. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, alebinen 2. urteko partida jokatuko dute Zumaiak eta Ilunpe 3k, eta, infantiletan, Zumaiak eta Lapke 3k.
Larunbatean baita ere, baina 17:00etan hasita, Euskal Ligako nagusien bi norgehiagoka izango dira: lehen partidan Markina 2 eta Gernika 1 neurtuko dira, eta bigarrenean Markina 1 eta Zumaia 1.