Santelmoetako Gazte Eguna antolatzeko bilera deitu dute

Baleike 2018ko otsailaren 1a

Inauteriak ez dira oraindik heldu, baina batzuk hasiak dira santelmoetan pentsatzen. Katxapero Gazte Konpartsa da, festak hurreratzen ari direla eta, berpiztu dena. Larunbat honetarako bilera deitu du santelmoetako Gazte Eguna antolatzen hasteko. 

Bilera Torreberri Gaztetxean egingo da, goizeko 11:00etan. Bertaratzen direnei ekarpenak egitea eskatu dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide