Zumbako masterclass-a izango da larunbatean Herri Eskolako gimnasioan

Baleike

Jhonson eta Josune zumba irakasleek antolatuta, zumbako masterclass-a egongo da otsailaren 3an, larunbatean, 17:00etatik aurrera. Tania Ginard jammerra izango da kartel buru.

Larunbatean, 17:00etatik aurrera, zumbako masterclass-a izango da Herri Eskolako gimnasioan. Bertan izango dira Tania Ginard jammerraz gain, beste 12 irakasle. Sarrerak aldez aurretik erosiz gero, 13 euro ordaindu beharko da, eta egun bertan 16 euro. 

Aldez aurretik erosi nahi dutenek 634 438 887 telefonora deitu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide