Itsasaldeko arriskuagatik nabigazioan ere protokoloa ezarri da gaurko. Hori dela eta, abisu horia egongo da 15:00etatik 00:00etara.
Biharko egoera ez da hobeagoa izango. Nabigazioko abisu horiak goizeko 09:00ak arte jarraituko du, eta kostaldean, berriz, eguneko bi itsasgorekin batera jarriko da martxan abisu horia. Hala, 04:00etatik 08:00etara, (itsasgora 05:46ean izango da), 3.5 metroko olatuak espero dira, 14 segundoan behin. Arratsaldeko itsasgoran, aldiz, abisu horia 17:00etatik 19:00etara jarriko da, (itsasgora 18:12ean izango da), eta olatuen tamaina 2.5 metrotakoa, 13 segunduan behin.