'Tres anuncios en las afueras' eta 'Deep' emango dira asteburuan Aita Marin

baleike 2018ko otsailaren 1a

Asteburu honetan ere bi pelikula emango dira Aita Mari zinean. Alde batetik, Martin McDonaghek idatzi, zuzendu eta ekoitzitako film independente amerikarra Tres anuncios en las afueras, eta, beste aldetik, haurrentzat eta familientzat zuzenduriko Deep.

Tres anuncios en las afueras filma drama onenaren, emakumezko aktore onenaren (Frances McDormand) eta taldeko gizonezko aktore onenaren (Sam Rockwell) Urrezko Globoak irabazi ditu Martin McDonaghek idatzi, zuzendu eta ekoitzitako film independente amerikarrak. 

Pelikula honen ordutegia hau da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Deep filma, aldiz, haurrei zuzendutakoa da. Hamarkada luze batez AEBetan lan egin ostean, Julio Soto animaziozko filmen zuzendaria etxera itzuli da, Espainiara, Deep pelikula egitera. Ingurumenaren arazoek kezkatzen dutela erakutsi nahi izan du pelikula honetan. Igandean emango da, 16:30ean. Trailerrra, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide