Batel ligako 4. jardunaldia, larunbatean, Orion

Baleike

Gipuzkoako Batel ligako laugarren jardunaldia larunbat honetan jokatuko da Orion (Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta). 16:00etan hasiko da estropada, eta hantxe izango dira Zumaiako harrobiko arraunlariak eta senior gizonezkoak. 

Bestalde, larunbatean baita ere, Bidasoako XVIII. traineru jaitsiera jokatuko da Hondarribian. Itsasoaren egoera dela medio, estropada ibaian jokatuko da. 23 ontzik hartuko dute parte 17:00etatik aurrera. Haien artean izango dira Zumaiako beteranoak. Erlojuaren aurka jokatuko da eta minutuko aldearekin aterako dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide