Martxoaren 10ean, larunbata, goizeko 8:00etan abiatuko dira jubilatu eta pentsionistak Zumaiatik. Lehen geldialdia Nafarroako Milagro herrian egingo dute. Hamaiketakoa izango dute bertan zain. Jarraian, Errioxako Calahorra herria ezagutuko dute eta bertan egingo dute bazkaria. Jarraian bingoa eta dantza saioa izango dute.
Izenak astelehen honetatik, otsailaren 5etik eman ahal izango dira Hogarrean. Prezioa, guztira, 38 euro izango da.