Traganarru bat igaro da goizean Zumaia aurretik

Baleike 2018ko otsailaren 2a

Beste behin ere naturaren edertasuna miresteko aukera izan da gaur goizeko lehen orduetan. Herria esnatzen ari zela, itsasoan barrena zetorren traganarru bat igaro da kostaldetik oso hurbil, eta, argazkian ikus daitekeen bezala, Santiago hondartza parean izan da urak astintzen. Fenomeno meteorologiko ederra izan da, ederra bezain arriskutsua.

WhatsApp bidez jaso dugu argazki hau. Bere egileak izena jartzea nahi badu, gurekin harremanetan jar daiteke. 

Bestalde, Zarautzen bideo hau grabatu dute: 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide