Julen Agirrek 'Centroa' erakusketa zabalduko du gaur Donostian

Baleike 2018ko otsailaren 2a

Azpeitiarra izatez, baina Zumaian bizi den Julen Agirre Egibarrek Centroa izeneko erakusketa zabalduko du gaur, 20:00etan, Donostian, Egiako kultur etxean. Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programaren laguntzak jaso ditu eta haren baitan egindako lanak erakutsiko ditu bertan, besteak beste.

Erakusketa hau astelehenetik ostiralera ikusteko aukera izango da Baztan kalea 21en dagoen kultur etxean, Gasteszenaren atzealdean. 

Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-21:00.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide