Otsailaren 17an jokatuko den XXXIV. Herri Lasterketarako izen-ematea zabalik dago

baleike 2018ko otsailaren 3a

Otsailaren 17an, larunbatean, XXXIV. Zumaiako Herri Lasterketa jokatuko da 17:00etatik aurrera. Dagoeneko izen-emate epea zabalik dago www.kirolprobak.com helbidean.

Herri Lasterketaren XXXIV. edizioa izango da aurtengoa, eta azken urteetan bezala, bi lasterketa izango dira: motza (5.660 metro), eta luzea (10.200 metro). Irteera Beheko Plazan egingo da 17:00etan, eta aurretik, haurren txanda izango da 15:45ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide