Udako denboraldiari begira, ohikoa da negu partean traineru jaitsierak antolatzea. Hala, gaur bertan, urteko lehen traineru estropada jokatu da Hondarribiako uretan. Beteranoak, emakumezkoak eta senior mailako gizonezkoak izan dira parte hartzen.
Zumaiarren kasuan, beterano mailan atera dute ontzia, eta, estropada txukun baten ostean, lehenak izan dira Fortuna eta Zarautzen aurretik.
Denborak:
Zumaia: 17:52,77
Fortuna: 18:06,65
Zarautz: 18:08,57
Emakumezkoetan San Juan izan da garailea, eta gizonezkoetan, berriz, Hondarribia.