Errepideak itxita jarraitzen du atzoko luizia dela eta

baleike 2018ko otsailaren 4a

Atzo, eguerdiko 12:30ak aldera, luizia izan zen Santiago hondartzako tunel ondoan. Eroritako lurrak errepideko bi errailak hartu zituen. Gaur goizean, egoerak berdin jarraitzen du, eta ondorioz, errepidea itxita dago bi noranzkoetan.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lurra kentzeko lanak ez dira hasi. "Hori dela eta, gure ustez, errepidea gaur zabaltzeko aukera gutxi dago. Ertzaintzak ez digu errepidea irekitzeko baimenik eman, beraz, oraingoz, A8 autobidea edo Meagatik doana hartu beharko dute erabiltzaileek".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide