BIDEOA: Oikiarrek Santa Ageda bezperan abestu dute

baleike

Gaur, Santa Ageda bezpera izanik, eta usadioari jarraituz, oikiarrak kantatzera atera dira goizean baserriz baserri.

Betiko ohiturei jarraituz, hainbat oikiar, gaur, Santa Ageda bezperan, kantari atera dira baserriz baserri. 08:30ean egin dute hitzordua eta arratsaldeko 15:00 arte ibili dira makilak astintzen. Errotaberri bertso eskolako kideen laguntza ere izan dute. Hemen duzue goizeko une bat bideoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide