Sei pilota partida jokatuko dira asteburuan Aitzuri frontoian

baleike 2018ko otsailaren 6a

Ostiralean eta larunbatean, guztira sei partida jokatuko dira Aitzurin. Zesta puntako bost partida, eta eskuzko bakarra.

Ostiralean, hilaren 9an, Gipuzkoa ligako infantil mailako zesta puntako hiru partida izango dira 19:15etatik aurrera: lehenean, Zumaia 3k, Hondarribia 2 hartuko du. Bigarrenean, Zumaia 4, Donostia Jai Alairen aurka izango da, eta eguneko azken partidan, Zumaia 2, Zumaia 1en aurka jokatuko du.

Larunbatean, otsailaren 10ean, alebin 2. urteko eskuzko partida izango da Zumaia eta Txulobiren artean 16:00etatik aurrera. Ondoren, 17:00etan hasita, Euskal Ligako zesta puntako bi partida izango dira nagusi mailan. Alde batetik, Gernika 1 eta Zumaia 2 lehiatuko dira, eta beste aldetik, Gasteiz Jai Alaik, Markina 1 hartuko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide