Mikrobioen inguruko bigarren hitzaldia otsailaren 19ra atzeratu dute Inauteriengatik

Baleike 2018ko otsailaren 6a

Josu Albero biologoak atzo eman zuen mikrobioen inguruan antolatutako bi hitzaldietatik lehena, Alondegiko Moila bilera gelan. Lehen saio honetan, mikrobioen onuren berri eman zuen. Alde iluna, berriz, bigarren saiorako utzi du mikrobiologian adituak.

Bigarren hitzaldi hau datorren astelehenean, hilaren 12an, zen izatekoa. Baina, egun horretan oraindik Inauteriak ospatzen ariko garenez, hitzaldia astebete atzeratzeko erabakia hartu dute, eta hilaren 19an egingo da, 18:30etik aurrera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide