ZOZKETA: 'Oxido' mikroantzerki saioetarako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike

Otsailaren 17an Oxido izenpean bildutako mikroantzerkien bi emanaldi izango dira Alondegiko espazio ezberdinetan. 20:00etan izango da lehena, euskaraz, eta 22:00etan bigarrena, gazteleraz. Udal Kultura Sailak emanaldi bakoitzerako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Baleikeko bazkide denaren izenarekin hartu beharko da parte. Saridunen izenak otsailaren 15ean aterako ditugu eta webgune honetan bertan emango dugu haien berri. Hartu parte eta zorte on!

Erlazionatuak

Oxido

Baleike 2018 ots 06 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide