Zinea.eus webgunean diotenez, Vincent Van Gogh margolariari egindako omenaldia da honakoa. Izan ere, holandarraren margolanak fotograma bilakatu dituzte 80 minutuko iraupena duen lanean; orotara, 56.800 fotograma behar izan dituzte. Annecy animaziozko filmen zinema jaialdi entzutetsuan ikus-entzuleen saria lortu zuen lanak, eta kritikak proiektuaren ikusgarritasuna azpimarratu du. Erresuma Batuaren eta Poloniaren artean osatutako ekoizpena da.
Hemen duzue trailerra.