Etxeko zaintza lanak, otsaileko Baleike aldizkarian

Baleike 2018ko otsailaren 7a

Etxeko zaintza lanak egiten dituzten pertsonen eguneroko bizitza ekarri nahi izan dugu otsaileko Baleike aldizkarira. Horretarako, Latinoamerikatik etorritako bi emakumerekin egon gara, ama-alabak, eta beraien bizipenen berri eman digute erreportaje honetarako. Duintasuna besterik eskatzen langile hauek.

Bestalde, Zumaiako herri lasterketa gainean dugula eta, krosarekin edo kirol honekin lotutako bi erreportaje ekarri ditugu aldizkarira. Batetik, korrika egiten hasi eta krosetan eta maratoietan parte hartzen hasi diren emakumeena. Besteak argazki batzuekin du zer ikusia: Joseba Zubiaurrek lehen herri lasterketan ateratako argazki batzuez baliatuz, garai hartako Zumaiaren eta zumaiarren erretratua egin du Imanol Azkuek.

Aldizkaria aste honetan banatuko dugu. Bazkideok etxean jasoko duzue. Besteok ohiko saltokietan izango duzue eskura euro baten truke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide