Udaleko Euskara Zerbitzutik adierazi dutenez, Euskaraldia izango da aurtengo zikloaren oinarria eta lau saioetatik hiru, Kike Amonarrizen hitzaldia eta Euskaltzaleen Topaguneak gidatutako bi lan saioak, horren inguruan joango dira. Aurrez, euskarak Zumaian azken urteotan izan duen bilakera eta egungo egoera aurkeztuko ditu Imanol Azkuek.
Egutegia
Otsailak 14: Euskara gara Zumaian, Imanol Azkue Ibarbia.
Otsailak 21: Euskarak 365 egun Zumaian, Kike Amonarriz.
Abiatze saioak, Euskaltzaleen Topaguneak bideratuta:
Otsailak 28: Prest?
Martxoak 7: Goazen!