Neon Lies eta Aviadoras taldeen kontzertuak, gaur, Gaztetxean

Baleike

Biran dauden nazioarteko bi talde helduko dira gaur Zumaiara. Neon Lies kroaziarrak eta Aviadoras austriarrak kontzertuan izango ditugu, gaur, 20:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Sarrera 5 euro izango da. 

Sintetizadoreen doinuak dituzte bi taldeek elementu komuna. Ahotsetan pop eta punk ukituak ere antzeman daitezkela adierazi dute antolatzaileek. 

Hemen dituzue talde bakoitzaren abesti bana.

Neon Lies: Station.

Aviadoras: Map of moles

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide