'Gerra gauza alua da' hitzaldia, bihar, Oxford aretoan

Baleike 2018ko otsailaren 14a

Bihar otsailak 15 osteguna, 19:00etan, Oxford aretoan Gerra gauza alua da hitzaldia emango du Amagoia Gurrutxagak, Emeek Emana erakusketarekin batera antolatu diren ekitaldien baitan.

Amagoia Gurrutxaga kazetaria 36ko gerrari buruzko Zarauzko postalak eta Zarauzko gutunak liburuen egilea da, eta haietan jasotakoaz hitz egingo du, Emeek Emana erakusketari egokituta.  

Bestalde, Emeek Emana erakusketa luzatu egingo da. Hasiera baetan aurreikusi baino asteburu bat gehiago egongo da zabalik eta azken eguna otsailak 25 igandea izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide