Jubilatuen martxoko bidaiarako eserleku batzuk libre geratu dira

Baleike

Argazkia: Wikipedia.org

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideak Nafarroa Hegoaldeko Milagro herrira, eta Errioxako Calahorrara joango dira martxoaren 10ean. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, hirugarren autobusa osatzeko eserleku batzuk libre daude. 

Interesdunek elkarteak Hogarrean duen bulegoan eman ditzakete izenak, 11:00etatik 12:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide