Hiru sari daude jokoan. Batetik, Udalak emango duen herritarren saria: 80 euro banakako edo bikote onenarentzat, eta 120 euro talde onenarentzat. Baleike.eus-era igotako argazkien artean bozka dezakezue zuen mozorro gogokoenak: Banakako/bikotekoa hemen, eta taldekakoa hemen.
Bestalde, bozketan parte hartzen dutenen artean, BAI BIDEA jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu.