Zozkatu ditugu 'Oxido' mikroantzerki saioetarako sarrerak

Baleike 2018ko otsailaren 15a

Oxido izeneko mikroantzerki saioen bi emanaldi egingo dira larunbatean Alondegiko gune desberdinetan. 20:00etan euskaraz egingo da, eta 22:00etan gazteleraz. Udal Kultura Sailak emanaldi bakoitzerako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak hauek dira:

  1. 20:00etako saiorako, Nekane Lizarralde Urrutia.
  2. 22:00etako saiorako, Libe Osa Arzuaga. 

Zorionak. Sarrerak Alondegiko atean izango dituzue zain. Besteoi esan sarrerak turismo bulegoan daudela salgai, 6 euroan; 4 euroan Gazte txartelarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide