Mende erdia bete duen Oskarbi taldeak kontzertua emango du otsailaren 23an, 22:00etan, Aita Mari zinean. betiko kantuak eskainiko ditu batetik, eta baita Joxean Artze hil berriaren poesiekin bereziki prestatutako kantuak ere; bestetik, 'Mendira naiz' azken diskoa aurkeztuko du taldeak.