Pulpo eskubaloiak inoiz izan duen jubenil mailako talde garrantzitsuenetarikoaren partaide izan zen Mikel Martinez, Odriozola eta Torrikorekin batera. Gaur egun Zarauzko Amenabar taldean jokatzen du, zilarrezko mailan, eta taldearen helburua da maila mantentzea.
Espainiako Eskubaloi Federazioak eginiko elkarrizketa honetan, Pulpon bizitako pasarteak gogoratu ditu Martinezek. Hala nola, 2015ean, Zumaian bertan jokatu zen Espainiako txapelketako azken fasean, azpitxapeldunak izatea lortu zutenekoa. “Herri guztiaren bultzada izan genuen. Berezia, bakarra eta polita izan zen”, gogoratu du.
Odriozola eta Torrikorekin duen erlazio bikainaz ere mintzatzen da Martinez. Bere esanetan, ahal duen guztietan joaten da Artalekura Odriozola ikustera, eta Torrikoren ibilbidea (Benidormen jokatzen du) ere gertutik jarraitzen du.
Helburua maila mantentzea
Amenabar Zarautz bigarren mailako 13. postuan aurkitzen da, Zumosol ARS Palma de Rio taldearekin batera, 14 punturekin berdinduta. Hain zuzen, azken honek jartzen du jaitsiera postuetarako muga. “Maila honetan berdintasun handia dago, edonork irabazi dezake besteari, eta dinamika txar batean sartzen bazara, beheko postuetara jaisten zara”, kontatu du.
Elkarrizketa osoa, gazteleraz, hemen.