Hiru erregeen mahaiako kirol kazetariak izan dira gaur Zigor Iturrietaren sukaldean laguntzaile. Hala, Maitane Urbieta zumaiarra ere bertan izan da. Hain zuzen, Aritz Gallastegirekin batera, tortilla pastela egin du.
Bost tortilla ezberdinez osatutako pastela egin dute, eta sukaldari gisa lanean ari ziren bitartean, kirol kazetaritza lanbidearen nondik norakoak eta sekretuak kontatu dituzte. Programa osoa ikusteko aukera EITBko nahieran.