Auto bat zintzilik geratu da Mari kaleko eskaileratan

Baleike 2018ko otsailaren 19a

Ez da lehen aldia izan, baina espero dezagun azkena izatea. Zumaiara bisitan etorritako talde batek kotxea Sanjuaniturritik Harategiko kalean barrena eraman du. Behin parrokiara helduta, Mari kaletik jarraitu dute. Kalea estutu izanak ez du gidaria geratu eta Alondegi aurreko eskaileratan zintzilik geratu da kotxea. 

Garabi baten beharra izango dute kotxea ateratzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide