Kike Amonarrizen hitzaldia bihar, Alondegian

Baleike 2018ko otsailaren 20a

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren baitan, Kike Amonarrizen bisita izango da bihar, 18:30ean, Alondegian.

Udaleko Euskara zerbitzuak urtero antolatzen duen Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren baitako bigarren saioa izango da bihar, otsailaren 21ean. Bigarren gonbidatua aski ezaguna den Kike Amonarriz izango da, eta Euskarak 365 egun Zumaian izeneko hitzaldia emango du 18:30etatik aurrera, Alondegian.

Euskarak bizi duen garai historiko giltzarri honetan,  normalizazio bidean jauzi kuantitatiboak eta kualitatiboak emateko aukerak ditu. Hitzaldia, testuinguru berri honen inguruko hausnarketa eta Euskaraldiaren ezaugarri nagusien aurkezpena izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide