'El sacrificio de un ciervo sagrado', gaur, zine forumean

Baleike

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren azken lana, El sacrificio de un ciervo sagrado, emango du gaur Ostarrenak zine forum saioan. Colin Farrell eta Nicole Kidman ditu aktore nagusiak. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. 

Steven zirujau trebe bat da. Zoriontsu bizi da familiarekin. Baina nerabe umezurtz bat ezagutuko du, eta hura babestea erabakiko du. Orduan, mundu ilun batean sartuko da zirujaua.

Hemen duzue trailerra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide