Hainbat pentsionista elkartu dira beste behin ere pentsio duinen alde

Baleike 2018ko otsailaren 26a

Argazkia: Bittor Bengoa

Astelehenero egiten duten moduan, Zumaiako hainbat pentsionista elkartu dira pentsioen igoera aldarrikatzeko udaletxe aurrean.

Protestekin herritar gutxi hasi baziren ere, udaletxe aurrean eginiko azken elkarretaratzeek bestelako irudia utzi dute. Ostegunean egin zuten bezala, gaurkoan ere, dozenaka pentsionista elkartu dira pentsio duinen alde.

Borrokak momentuan bere horretan jarraituko du, eta datorren astelehenerako ere beste deialdia egin dute 12:00etan udaletxe aurrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide