Andoaingo piano jaialdia ospatu da asteburu honetan. Bertan izan dira Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako zenbait ikasle eta hamar dominarekin itzuli dira Zumaiara. Zilarrezko zazpi domina eta brontzezko beste sei irabazi dituzte. Arantxa Bidasoro irakaslea gustura agertu da ikasleek egindako lanarekin.