Kandido Uranga 'Faktoria' magazinean izan da ostiralean estreinatuko den 'Errementari' filmaz hitz egiten

Baleike

Ostiralean estreinatuko da Paul Urkijoren Errementari filma, eta gaur goizean, Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazinean filmaren aurrestreinaldia egin dute Bilbon. Bertan izan dira Manu Etxezorturen galderak erantzuten Kandido Uranga, Itziar Ituño, Maite Bastos eta Eneko Sagardoy aktoreak.

Ostiralean estreinatuko da Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzea zinema aretoetan, baina gaur goizean, aurrestreinaldia izan da EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Premierrari lotuta, egoitzaren sarreratik aritu da Manu Etxezortu 'Faktoria' magazina egiten, eta bertan izan ditu pelikulako aktoreak. Tartean, Kandido Uranga zumaiarra. Hemen, solasaldia ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide