Ai Ama ontziak irabazi du Zumaia-Getaria neguko ligako 9. estropada

Baleike

Ai Ama ontzia. Argazkia: Zumaiako Klub Nautikoa.

Hainbat egunez itsaso txarra izan ondoren, larunbat honetan jokatu zen Zumaia-Getaria neguko ligako 9. estropada. Guztira 6,6 itsas milia egin zituzten parte hartu zuten belaontziek.

Haize gutxi izan zuten, baina itsasoaren egoeraro eta olatu faltari esker, parte hartu zuten 9 belaontzietatik bik bakarrik ez zuten estropada ordutegiaren barruan amaitu. Baldintza horietan, Ai Ama ontzia izan zen azkarrena, eta alde handiarekin irabazi zuen. Atzetik borroka handia izan zen, denbora gutxiko epean heldu ziren hemugara. 

Hemen duzue larunbatean izandako sailkapena:

  1. 1. Ai Ama.
  2. 2. IX.
  3. 3. El Arriero.
  4. 4. Txiripa II.
  5. 5. Xibika.

Bederatzi jardunaldiren ondoren, sailkapena honela dago:

  1. 1. Ai Ama: 10 puntu.
  2. 2. Andarax: 25 puntu.
  3. 3. Xibika: 43 puntu.
  4. 4. El Arriero: 47 puntu.
  5. 5. IX: 49 puntu.

Hurrengo jardunaldia, eguraldia lagun bada, Getarian egingo da, martxoaren 10ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide