Lanuzte hauekin udal eta foru administrazioetako langileek egiten dituzten aldarrikapenak honakoak dira:
- Zerbitzu publikoa garatzea.
- Suntsitutako enplegu publikoa berreskuratu eta egonkortu.
- Negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratu.
- Galdutako eskubideak eta eros-ahalmena berreskuratu, eta hitzarmenak bete.
Zumaiako kasuan, langile hauek goizeko 11:00etan elkartuko dira udaletxe aurrean eta handik Erribera kalera joango dira. Magnolio aurrean elkarretaratuko dira. Lanuzteak 11:00etatik 15:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara bitartean egingo dira.
Halaber, zenbait udal zerbitzuen ordutegiaren berezitasuna kontuan izanik, liburutegiko eta ludotekako langileen kasuan, adibidez, lanuztea 16:00-20:00 bitartean egingo dute.
Lan geldialdiak, beraz, ondorioak izan ditzake hainbat zerbitzuetan; esate baterako, liburutegia eta ludoteka itxita egongo dira. Edonola ere, dokumentuen erregistroa udaltzaingoaren eraikinean bermatuta egongo dela jakinarazi du eta horrez gain, hezkuntza zein gizarte arloko zerbitzu minimoak ere eskainiko direla ziurtatu du.